Edukira joan

San Gimignano

Koordenatuak: 43°28′04″N 11°02′36″E / 43.467719°N 11.043221°E / 43.467719; 11.043221
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Gimignano
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaSienako probintzia
Posta kodea53037 eta 53030
ISTAT kodea052028
Geografia
Koordenatuak43°28′04″N 11°02′36″E / 43.467719°N 11.043221°E / 43.467719; 11.043221
Map
Azalera138,6 km²
Altuera324 m
MugakideakCertaldo, Colle di Val d'Elsa, Poggibonsi, Gambassi Terme, Barberino Tavarnelle (en) Itzuli eta Volterra
Demografia
Biztanleria7.480 (2023ko urtarrilaren 1a)
−294 (2018)
Dentsitatea54 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0577
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMeersburg, Český Krumlov, Mestia, Clermont-l'Hérault eta Ludwigshafen
Katastro kodeaH875
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaSI
comune.sangimignano.si.it

San Gimignano (san dʒimiɲˈɲaːno ahoskatua) Italiako udalerri bat da. Sienako probintzian kokatuta dago, Toscana eskualdean. 7.480 biztanle ditu, 138,6 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Ondarea eta dorreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizateriaren Ondare izendatu dute hirigune historikoa: Harresien barrualdean, ondo mantendutako eraikinen artean arkitektura erromaniko eta gotikoaren adibide bikainak daude. Palazzo Comunale eta Sant'Agostino elizaren freskoak XIV. eta XV. mendekoak.

Gauza bat nabarmentzen da herriaren fisonomian: dituen dorretxe urbano garaiak[1]. Ohikoak izan ziren dorre hauek Italiako beste hainbat hiritan Erdi Aroan eta Pizkundearen hasieran, hala nola Bolonia, Lucca edo Florentzian, baina dorre gehienak hiri gehienetan behera etorri diren bitartean, San Gimignanok lortu du gordetzea 15 dorre ikusgarri, bere garaian izan zituen 72etatik. Familien arteko botere lehiak ziren dorre eraikuntzaren pizgarria. Obsesio arkitektonikoa hain izan zen nabarmena hirian non herriko agintaritzak 52 metro inguruko muga bat ezarri behar izan zuen[2]. Geratzen diren dorreetan bakarra da muga horretatik gora:

  • Torre Grossa (1311), 54 metro.
  • Torre Rognosa, 51 metro.
  • Campanile della Collegiata
  • Torri degli Ardinghelli
  • Torre dei Becci
  • Torre Campatelli
  • Torre Chigi (1280)
  • Torre dei Cugnanesi
  • Torre del Diavolo
  • Torre Ficherelli
  • Torre di Palazzo Pellari
  • Casa-torre Pesciolini
  • Torre Pettini
  • Torri dei Salvucci

San Gimignano mendi-muino batean dago, eta bertara hurbiltzeko errepide zuzenenetik oso deigarria da dorreek herriari ematen dioten perfila. Toscanako Manhattan esan izan zaio horregatik[1].

San Gimignanok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Certaldo
Colle di Val d'Elsa
Poggibonsi
Gambassi Terme
Barberino Tavarnelle (en) Itzuli
Volterra

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]